Goldaaaaaaaaaaaaaaaatu! Ieup!
Jada goldatu martxan daukagu. Barikuan izan genuen lehenengo asanblada gaztetxean eta gazte nahiko batu ginen, luntx eta guzti!! Hurrengoetarako ere zure parte hartzea nahi dugu, barikuan egon bazinen eta egon ez bazinen ere, guztiok jarraitzen duzue golbidatuta!!!
Gauza ugariz ibili ginen hizketan, haien artean goldaturen esanahia beraz: literalki, metaforikoki...etab. Azalpen bideo bat bazegoela komentatu genuen eta egia da nahiz eta ez sinestu. Hor doa!!!!
Gaurtik aurrera, goldatuk bere leku propioa izango du blogean komunikazioa hobea izateko eta behar beste baliabide aurkitu eta eduki ahal izateko parte hartu nahi dugun guztiok. Ez daukazue asko bilatu beharko, jada goian dituzuen leihoen artean GOLDATU izenekoa duzue, click eta berrura!