Afari akustikoen proiektua Erandiok Gazte Asanbladak aurrera eramaten du gaztetxean, hau okupatua izan zen garaitik hona. Proiektu hau, erandioko eta baita beste herrietako gazte eta ez hain gazteentzako alternatiba erakargarri bat eskaintzea dauka helburu, estilo artistiko ezberdinak eta kultura gastronomikoa batuz.
Hilabetean behin aurrera ateratzen den proiektua da hau, izenak esaten duen moduan, afari batekin edo honen bitartez iluntze polit bat pasatzeko aukera lagun eta artistekin batera. Alternatinba bat izatearekin batera, proeiktu honek ere beste hainbat heburu barne hartzen ditu: estilo artistiko ezberdinak ezagutu eta disfrutatzea, parte hartzea herrikoia sustatzea, elkartrukea...etab.
Horrela, lehenengo afari akustikoa egin zenetik, asko izan dira disfrutatutako afari eta artisteo mota ezberdinak. Denetariko estiloak izan ditugu postre bitartean: kontzertu akustiko ezberdinak, bertsoak, kantuak, poesia... eta baita herriko gazteen artean sortutako ikuskizun berezi bat ere.