Erandioko Gazte Asanblada 2007an sortu zen herriko gazte batzuen artean orduko egoera ezberdinak iraultzeko asmoz. Horrela, hainbat izan dira aurrera eramandako borroka, ekintza eta dinamika ezberdinak, gaur egungo herriko gazte mugimenduaren erreferentea izatea eraman duena.
Aurrera eramandako jardueren artean, ekintza batzuk herrian inadarra hartu dute eta urtero errepikatzen dira: olentzeroren antzerkia, inauteri jaia, asanbladaren urteurrena, gazte eguna...etab. Ekintza puntual hauetatik haratago ere asanbladak dinamika ezberdinak aurrera eraman ditu, gaur egungo gazte mugimenduaren izaeran nahiko eragin izan dutenak: etxebizitza eskubidearen lanketa, lonjatik-lonjara dinamika, kuadrila egunak, erandion gaztetxea bai, hartu eta sartu...etab.
Gaur egun asanbladaren lorpenik argienetarikoa Kalezulo gaztetxea da. Hau, erandion gaztetxea bai! dinamikaren ondorioz lortutako lehenengo gaztetxe iraunkorra izan da Erandion. Asanbladak, gaztetxeko beste kolektiboekin elkarlanean aurrera eramaten du proiektu handi hau. Baina eraikinaren garapena eta gestioan ez da geratu asanblada, hau baliatuz proiektu batzuk indartu eta beste berri batzuk sortu ditu, hemen garrantzitsuena afari akustikoak izanik, hilero behin egiten direnak.
Asanbladak asteazkenetan 20:00etan izaten dira gaztetxean eta parte hartu edo edozer esateko daukan edonorrentzako ateak zabalik daude.