2013/10/28

AZAROAK 1, GOLDATUREN LEHEN ASANBLADA!

Gazte!! Zeu zara oraingo eta etorkizuneko protagonista!!
Azaroaren 1ean 18:00etan golbidatuta zaude Goldaturen lehenengo asanblada erraldoi eta dinamikora eta lasai, ez duzu merienda ekarri behar, luncha egongo baita guztiontzako.

Baina zer da goldatu??? Goldatu erandioko gazte asanbladak bultzatutako dinamika da, herriko gazteen iritzi eta ideia berriak batu nahi dituena asanblada indartzeko eta berrizteko asmoz. Eta horretarako, beti behar izan den moduan, herriko gazte mugimenduaren protagonistak direnak golbidatuta daude lehenengo kedada honetara!
Animo eta burbuinak goldatu! Barikuan gaztetxean ikusiko dugu elkar!