2013/10/28

ROKODROMOA

2013ko hasieran martxan jarri zen proiektua da hau. Herriko gazte eskalatzaile batzuen iniziatiba gisa hasi ginen gaztetxe amaierako txokoa garbitzen eta atontzen burdina lantzen hasi baino lehen. Behin espazioa libre izanda, gutxika gutxika, baina lan handiz, panel ezberdinetako estrukturak osatzen hasi ginen. Lehenengo panela uda partean amaitu zen eta bigarrena, udazkenaren hasieran.


Baina rokodromoaren proiektua ez da bakarrik bi panel hauetara mugatu nahi, beste lau panel ezberdin gehitzea da gure ideia. Horrela, hasierako mailako zein goi mailako panelak izan nahi ditugu gaztetxean, bakoitzak ahal eta behar duen neurrian eskalatzen ikasteko eta entrenatzeko. Rokodromoaren proiektua, ErandiokoGazteAsanbladaren barruan kokatzen den Kalezulo Eskalada Taldeak darama aurrera, bi asterik behineko asanbladetan oinarrituz. Rokodromoa gaztetxea zabalik dagoen momentutik erabili daiteke, kontzertu egunak kenduta. Animatu zaitez katuak janztera eta eskaladari egurre ematera!!